XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASO ETXE'TIK. Lur-emantza azoken neurketaruntz

Orain dala gutxi, Boletín de las Cortes deritzaion aldizkarian, lege agerpen bat azaldu zan Fondo de Ordenación y Regulación de Productos y Precios Agrarios sortuaz (F.O.R.P.P.A.).

Zer da? Ze egiteko dauka?, ontaz dakitenak idatzitakoa irakurri dezagun.

Ezer baño lenago esan dezagun, ez ditugula nastu bear Comisaría de Abastecimientos y Transportes eta Fondo de Ordenación y Regulación de Productos y Precios Agrarios. Bi eraketak ezberdiñak dira eta ez dute berdin jokatzen.

Au argituta, esango degu orain urte batzuk batek daramazkin lanak eta bestean elburua askotan nasten dirala, emanaz: gestion bikotasun bat sentidu berean edo iritzien alkar jotze bat, beste une batzuetan.

Lenengok ez luke inportantzi aundirik ez balitza galestia zergadunentzat eta lurraren emantzan kosterako eroslen eskalan. Iritzien elkar jotze ez bearrak ekarriko lituke ba eraketa oien egita gelditu lezake.

Comisaría de Abastecimientos y Transportes deritzaiona azkeneko gudak ekarri zitun arazoak konpontzeko batez ere Circuito Komerzialak ziaro puskatu ziralako, transporte falta, jateko gauzan falta ta aien razionamentua, pasatu da momentu baten ematen zun organizazio onen bearrik ez zala eta kentzea erabaki zan importantena izatea, onengatik Ministerio de Comercio deritzaionak prezio eta jateko gauzekin jokatzen du, eta era berean Ministerio de Agricultura -k estalpetu nai ditu emantza batzueri jarritako kotizazio txikienak, excedente asko erosiaz.

F.O.R.P.P.A. ia berdiña da, ba lur emantzak eta auen prezioak neurtzen ditu, erosketak, emantza auek pillatuaz eta atzerritik ekarri bitartez. Daukaten diferentzia da F.O.A.P.P.A.'k teorin automatikamente funzionatu bearko dula erori bat izaten dunean, eta bere Junta Rectoran itxuratuta daude, bai administraziokoak bai nekazari eta ganaderokoak, eroslen eta transformazioko industriak, ez orrela komisaria garbi garbi buruspideko eraketa bat da eta bere Comisario General'en agintepean.

Ze egin bear izango du biarko egunean komisaria onek? Nola mugarritu bien konpetentziak?, iritzien alkar jotze onetan nork geldituko dira aurrerako? F.O.R.P.P.A.'n mendeko egingo dira orain Komisarianak diran instalazio egitekoak eta abar?

Garoa ( Zubia, Jaime )